Espai Catalunya arrow 2009ko Memoranduma

2009ko Memoranduma

Inprimatu

ESPAI CATALUNYA TOPALEKUAREN 2009KO AGENDA

· DANBORRADA: urtarrilak 19. Afaria eta gaueko 12etan irteera, gure egoitzatik.
· KATALANEKO KLASEAK: urtarriletik abendura katalaneko klaseekin jarraituko dugu Toni Strubell irakaslearen eskutik.
· ESPAI MAINADA: urtarrilaren 24an hasiko gara berriro gure bazkiderik txikienentzako jarduerekin.
· ESPAI MUNTANYA: mendi irteerak egiten jarraituko dugu hilean behin, eta egitaraua osatzeko hitzaldi batzuk eman ditu izotz eskaladan aditua den Xavi Metall-ek.
· ERAKUSKETAK: 2009. urtean erakusketa hauek egingo ditugu gure egoitzan:
· Martxe Arana: urtarrilaren 15etik otsailaren 15era. Pintura.
· Pilar Martinez Burgoa: otsailaren 15etik martxoaren 15era. Pintura.
· Mamen Marí: martxoaren 15etik apirilaren 15era. Argazkigintza.
· Encarna Megía:  apirilaren 15etik maiatzaren 15era. Pintura.
· Loli Altolagirre: maiatzaren 15etik ekainaren 15era. Pintura.
· Ana Isabel Lanchas: ekainaren 15etik uztailaren 15era. Pintura.
· Milagros Carballo:  uztailaren 15etik abuztuaren 15era. Pintura.
· Sara Beiztegi: abuztuaren 15etik irailaren 15era. Pintura.
· Mila de Salustiano: azaroaren 15etik abenduaren 15era. Pintura.
· LIBURU AURKEZPENA: urtarrilaren 8an, 19:00etan. “Per què ells en diuen euskal herria i nosaltres ítaca? De Marc Biosca.
· SAGARDOTEGIA: Espai topalekuak bazkide guztiak animatu nahi ditu ostiral batean denok elkarrekin sagardotegira joan gaitezen.
· CALÇOTADA: otsailak 27. Calçoten denboraldia hasiko dugu.
· CALÇOTADA: martxoak 14.
· CALÇOTADA: martxoak 28.
· CALÇOTADA: apirilak 18.
· SANT JORDI+LITERATURA SARIA: Notícias de Gipuzkoa egunkariarekin lankidetzan, gaztelaniazko eta euskarazko narrazio laburren sariketa bat antolatuko dugu. Testu irabazleak katalanera itzuliko dira eta liburu txiki bat argitaratuko da. Irabazleak 2.000€-ko saria jasoko du.
· TB SOLASALDIA: maiatzean telebistari buruzko solasaldi bat egingo dugu ETBren lankidetzarekin;  Polònia eta Vaya Semanita umorezko programetako pertsonaiek parte hartuko dute .
· FUTBOL INDOOR LIGA: profesional izandako jokalarien ligako partida bat, Barçaren eta Realaren artekoa, Donostian jokatuko da.  Lagunarteko afari bat egingo dugu.
· SANT JOAN: ekainak 23. Sant Joan ospatzeko afari bat egingo dugu, su artifizialak izango ditugu, bai eta Els Cremats taldearen habanerak ere.
· IRAILAK 11 + ESPAI SARIA: Kataluniaren Diada ospatuko dugu eta 2009ko Espai Sariak banatuko ditugu.
· APLEC DEL CARGOL: urriaren 19an Donostiara iritsiko da  Cargol Tour, Lleidako lurretako jai tipiko hau sustatzera. Miramar Jauregian izango da ekitaldia.
· Mª DEL MAR BONETen KONTZERTUA: oraindik eguna zehaztu gabe dago, baina Mª del Mar Bonetek kantaldia eskainiko du Victoria Eugenia antzokian.
· Turisme de Catalunya: eguna zehaztu gabe. Turisme de Catalunya erakundeak hainbat proposamen ekarriko ditu Donostiara, turismo katalana dinamizatzeko eta sustatzeko.
· GAZTAINA-JANA: urriak 31. Gaztaina-jana ospatzeko afaria eta dantzaldia izango ditugu.
· CAGA TIÓ: abenduak 19. Ohi dugun bezala, Caga Tió egingo dugu eta txokolate beroa hartuko dugu.

 

 

Modern Gadgets and New Technology Gadgets, Spy And Surveillance Gadgets and open source software downloads drafting. Health Food Stores Uk and Healthy Eating And Living, Healthy Food Images and prevention health screening. French Fashion Designers and London Fashion Week 2010, Japanese Fashion Wholesale and real deal magazine christopher. Travel Agents Toronto and South Africa Travel, Adventure Travel South Africa and travel agent's association of texas.