Nor garen
|
Hasieran, gure zuzendaritza batzordean honako hauek parte hartu zuten:Gorka Knörr lehendakari lanetan. Lehendakariordea: Josean Larrañaga -Urko-, Idazkaria: Cristina Lagé Manich, eta gainerako kideak: Cuque Illa Ribera, Bixente Rekondo, Juan Carlos Ramírez-Escudero -Isusi-, Montserrat Coder, Montserrat Vila, Josep Piera doktorea, Mitxel Ezquiaga, Rafael Garcia Santos, Toni Strubell, Daniel Gómez Amat, Txiki Begiristain eta Jose Mari Bakero. Horiek guztiek lagundu ziguten hasiera hartan behar-beharrezko genituen sinesgarritasuna eta ospea geureganatzen. Horregatik, beti eskertuko diegu euren izena eta konfiantza eskaini izana. 2008ko urtarrilean zuzendaritza batzordea berritu egin zen, eta gaur egun honako hauek osatzen dute: Zuzendaritza batzordea honako hauek osatzen dute:
Bartzelonan jaioa da, eta duela 13 urtetik Euskal Herrian bizi dena. Turismo arloa eta kongresu nahiz ekitaldi askotarikoak antolatzea izan du lanbide. Kanpo harremanetan eta protokoloan teknikaria da, eta zerbitzuak ematen dituzten enpesa pribatuen kudeaketan eskarmentu handia du. Espai- Topalekuaren zuzendari-gerente lanetarako kontratatu du kontseiluak. Donostian jaioa da eta aita kataluniarra du. Teknologi aholkularia - LKS Koop., DONOSTIAKO Penya Blaugrana-ren lehendakaria. duela hogeita hamar urte jaio zen Sentmenat-en (al Vallès Occidental).Arte historialaria da eta egun Espai Catalunya-n ari da idazkari lanetan. Katalunian bizi izan da beti, eta hiru bat urte daramatza Donostian. “Katalunia da nire aberria; nondik datorren ahazten duenak nortasuna galtzen du” dio Silviak. Batzordekideak:
36 urte ditu eta Parets del Vallès-en munduratu zen. Hainbat herrialdetan bizi izan da (Ingalaterra, Holanda eta Alemania). Mugarik gabeko kultura maite du bere adierazpide guztietan. Txinatar Medikuntzan lizentziaduna da, eta Biomedikuntzari buruzko azterketak egiten ari da bere doktoretzarako. Badalonan jaio zen orain dela 45 urte; kazetaria da, eta, besteak beste, El Punt egunkariko erredakzioan lan egin du (kirolak, ekonomia). 1996. urtean etorri zen Donostiara. Gironan jaioa da, administrari – kontabilitate lanetan aritzen da. Duela hiru urtetik bizi da Donostian, eta bertan bizitzeko asmoa du, baina bere jatorria ahaztu gabe. Bartzelonan jaioa da orain dela 51 urte; Donostiako liburu-denda batean ari da lanean azken 18 urteotan; beraz, literaturaren berri ondo daki. Katalunia da bere sorterria, bere nortasunaren jatorria, eta hara itzuli nahiko luke. Horren guztiaren zatitxo bat denez Espai - Topalekua, talde honetan parte hartuta, guztion artean gauza handiak egin ditzakegula uste du. Donostian jaioa da, aita nafarra du eta ama kataluniarra. Bidai agentea da eta aurretiko erretiroa hartuta dago. Gipuzkoako lehenbiziko Kataluniako Etxearen sortzaileetako bat izan zen bere familia, eta hango ohorezko neska izan zen 1962. urtean. Bartzelonakoa da jaiotzez eta hamaika urtetik gora daramatza Euskal Herrian. Amara Plaza hotelaren zuzendariorde lanetan ari izan da 5 urte baino gehiago eta orain Hesperia Donosti hotelaren zuzendaria da. Donostian jaioa da, ikasketaz kazetaria, eta lanbidez GAIN- Nazioarteko Analisien Euskal Kabineteko gerentea. Bilbon jaio zen. Kazetaria eta idazlea da, eta 20 urte baino gehiago eman ditu Ser kateko hainbat irratitan zuzendari. Gaur egun Espejon (Araba) Molino de Espejo landa-hotelaren jabea da, eta Valdegovia/Gaubeako alkatea. Bartzelonan jaioa da eta 10 urtetik gora daramatza Donostian. Gros auzoko País Petit Kataluniako txokoaren jabea da. kazetaria da, eta, besteak beste, Diario Vascon idazten du; horretaz gain, programa bat dauka Tele Donostin. Profesionalki lotura handia du Kataluniarekin. El Punt-eko kazetaria da. Hamar bat liburu idatzi ditu; horien artean, Un català entre Bascos. “Comissió de la Dignitat”-eko koordinatzailea da eta katalana irakasten du Espai Catalunya Topalekuan. Bartzelonan sortua, eta Bilbon bizi dena azken bost urteotan. Kazetaria da. Catalunya Radioko Berriemailetzaren arduraduna da Euskal Herrian, El Temps aldizkariko eta Radio Euskadiko kolaboratzailea, eta Eta i Catalunya liburuaren egilea. |



Nor garen 

