Espai Catalunya arrow Bazkide izanez gero zer egin ahal izango duzun

Bazkide izanez gero zer egin ahal izango duzun

Inprimatu

Ekitaldi hauek guztiak gure bazkideentzat dira:

KATALANEKO KLASEAK:

Ramón Llull Institutuak diruz lagunduak, eta haren irakaskuntza metodoa erabiltzen da. Irakaslea: Toni Strubell. Azterketa ofizialetarako izapideak ere egiten ditugu.

Ordutegiak:

  • Asteartea eta osteguna, 19:30-20:30, 1. Maila.
  • Asteazkena eta ostirala, 0 Maila.

PENYA BLAUGRANA DONOSTIA:

(Ikus bere gunean dagoen informazioa)

KATALANEKO IKASTAROA UDAN:

Katalana ikasteko ikastaro trinkoa, uztailean eta abuztuan, ikasketak egitera irailean Kataluniara joango diren guztientzat.

ESPAI MAINADA:

Larunbat arratsaldero, 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzako jarduerak, katalanez eta euskaraz. Prestakuntza eta dinamismo handia duten animatzaileak arduratzen dira honetaz ( ikus egitaraua).

AFARI SOLASALDIAK:

Gai askotarikoak eta interesgarriak izaten dira beti; liburuak aurkezten ditugu, eta hainbat bodegatako kabak nahiz ardoak dastatzen ditugu gure gastronomiarekin batera.

ERAKUSKETAK:

Beren lanak erakutsi edo saldu nahi dituzten pintoreei, argazkilariei, eskultoreei eta bestelako artistei gure instalazioak uzten dizkiegu.

IBAIAREN KONTZERTUAK:

Maiatzaren erdialdetik hasi eta irailera arte kontzertuak izaten dira gure terrazan, era guztietako autore eta musikari euskaldun eta kataluniarren eskutik.

JAI HERRIKOIAK:

La Calçotada, urtean 3 aldiz, Valls-etik etorritako calçot-ekin; San Jordi, katalanezko liburuen azoka txikia; Sant Joan, fruta eta “llardons” coca , l’11 de Setembre, la “Castanyada” , Caga Tió…..

DANBORRADA:

2008ko urtarrilean lehen aldiz entzun zen danbor hotsa Espai - Topalekuan .

ESPAI MUNTAÑA:

Mendi kontuetan adituak diren kideak arduratzen dira honetaz. Hilean behin mendi irteera antolatzen dute jende guztiarentzat ( ikus egitaraua).

WEBGUNEA:

Gure jardueren gaineko informazioa jasotzen du, elkarrizketa oso interesgarriak,literatura, mesede trukea, foroa eta abar. Ez utzi gero www.espaicatalunya.org webgunean sartzeari!

ARDOAK ETA KABAK DASTATZEKO IKASTAROAK, 2008ko agendan.

KANPOKO KATALUNIAR KOMUNITATEA garenez

Kataluniako Generalitat-eak bekak, diru laguntzak eta abar eskaintzen ditu komunitateetako kideentzat; argibide gehiagotarako: www.gencat.net 2008ko gure agendan ikus dezakegun aurtengo egitarau guztia.

VIA FORA taberna-jatetxea

Proiektua 2005eko abenduaren 16 gauzatu zen, gure elkartearen egoitzak, VIA FORA taberna-jatetxe-pub-ak ateak zabaldu zituenean. Terrazadun lokala da, bista ederrak ditu Urumea ibaira, eta Donostiako erdigunean dago. Sotoan, 100 m2-ko eremu argitsua dauka, Espai – Topaguneak antolatzen dituen jardueretako batzuk egiteko. Vía Fora jatetxe kate bat da, eta 10 lokal baino gehiago ditu Katalunian, bertako gastronomia ezagutzeko aukera eskaintzen dutenak, kalitatez eta aniztasunez. Horrez gain, hainbat kultur jarduera ere antolatzen dituzte Via Fora Fundazioaren bidez. Guk, Espai Catalunya Topalekuak, Fundazio horrekin egin dugu bat. Vía Fora Donosti jatetxeak benetan karta bitxia eskaintzen du, Kataluniako eta Euskal Herriko gastronomia elkartzen ditu Ander Echevarria Manresa sukaldariari esker; arrozek garrantzia berezia dute jatetxe honetan, eta Kataluniako ardoaren kultura erakusteko ahalegin berezia egiten da, jatorrizko izendapena dute hamar ardo baino gehiago eskaintzen baitira.

Bazkideek % 5eko beherapena dute hartutako edari eta janarietan.

Beheko zerrenda honetan agertzen diren pertsonei eta enpresei azaldu diegu gure proiektua, eta biziki gustatu zaie. Laguntza eta lankidetza eskaini digute:

  • Donostia Convention Bureau, Angel Alvarez jauna
  • Donostiako Udala, Ramon Etxezarreta jauna
  • Blanquera, Madril, Carmen Rodés andrea
  • Incavi: Salvador Rovira jauna
  • Cabaren Institutua, Maria del Mar Torres andrea
  • Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxea, Manu Narvaez, zuzendaria
  • Teresa Pérez; Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa
  • Bartzelonako Itsas Museoa
  • Kataluniako Historia Museoa
  • Bartzelonako Merkataritza Ganbera
  • Roxy Produccions, Xavier Manich jauna
  • Donostia Ospitala, /Osakidetza.
  • Lourdes Ubetagoiena, Kanpo Harremanetarako burua
  • Euskaletxea, Casa Basca a Catalunya
  • Nerea argitaletxea, Marta Casares, gerentea
  • Salaberria Gestoria, Elena Salaberría
  • Punto Radio Vitoria eta Bilbao, Sergio Juanena jauna, zuzendaria
  • Ernest Lluch kultur etxea, Donostia, Mikel Iturria jauna
  • Elebi, komunikazioak. Iker Estala
  • Kataluniako Turismoa
  • Bartzelonako Udala
  • Publicacions i imatge, Feijó jauna

2006-2007an laguntzaile izan ditugun enpresak:

  • Kutxaren Gizarte-ekintza
  • Salaberria Gestoria
  • CopyVasc
  • Hesperia Donosti hotela
  • Elkar Liburudenda
 

Modern Gadgets and New Technology Gadgets, Spy And Surveillance Gadgets and open source software downloads drafting. Health Food Stores Uk and Healthy Eating And Living, Healthy Food Images and prevention health screening. French Fashion Designers and London Fashion Week 2010, Japanese Fashion Wholesale and real deal magazine christopher. Travel Agents Toronto and South Africa Travel, Adventure Travel South Africa and travel agent's association of texas.