Espai Catalunya arrow 2010eko agenda

Espai Catalunya Topalekuaren 2010eko Jarduera Egutegia

Inprimatu

ESPAI CATALUNYA TOPALEKUAREN 2010EKO JARDUERA EGUTEGIA

- Katalaneko klaseak

  4 maila astean zehar. Irakalsea: Toni Strubell. O maila  Nuria Colomer . 

Katalana udan uztailean eta abuztuan egunero
 
-Espai Mainada 

JARDUERA BERRIA, larunbat arratsaldeetan, 5etatik 8etara Espai Catalunya abesbatza. 4 urtetik 12ra bitarteko neska-mutilak. IZEN-EMATEA IREKIA

- Urtarrilak 19, DANBORRADA

 gauerdian, bandera igoera eta Espai Catalunya Topalekuaren danborradaren irteera, ibilbide honekin:
03:00etan festa, gure egoitzan, VIA FORA jatetxean; AURTEN JANTZI BERRIA ESTREINATUKO DUGU, ETA SOLDADUAK IZANGO DITUGU BARTZELONAKO DEFENTSAREN (1820)JANTZIAK SOINEAN DITUZTELA.

Otsailak 6 -7

larunbata, 11:00etatik 19:00etara, eta igandea, 11:00etatik 14:00etara, ikastaroa: NOLA HITZ EGIN JENDAURREAN. Komunikazio hobea lortzeko teknikak eta aholkuak.
Bazkideentzako prezioa: 60€,  bazkideen laguntzaileentzako prezioa (gehienez bi laguntzaile bazkide bakoitzeko) 100€. Bazkide ez direnentzako prezioa: 120€
 
Otsailak 20

CALÇOTADEN denboraldia hasiko dugu, eta larunbatero izango dira, apirilaren 15era arte.

Martxoak 11,

“DIJOUS EN CATALÀ SI US PLAU”  ekitaldiak hasiko dira. Donostian ikasten ari diren unibertsitario guztien topalekua izango da Via Fora; musika katalana, solasaldiak eta oso umore ona. Zuen zain izango gara.

Martxoa (eguna jarri gabe dago) Independentismoa XXI. mendean. Zer ari da gertatzen?

Kazetari eta historialari ezagunak mahai-inguruan; eztabaida irekia eta anitza izango da, non besteak beste aztertuko den Kataluniaren independentziarako egiten ari diren herri kontsultak.  

Apirilak 23, Sant Jordi.

 Kontakizun laburren Sant Jordi TOPALEKUA II sariketarako lanak aurkezteko epea zabaltzen da (ikus honekin batera doazen oinarriak edo webgunean ere badaude).

Apirilak 25,

SANT JORDI eguna ospatuko dugun igandea;  Espai Catalunya liburu azoka, Topelakua sarien banaketa, aurten honako hauei emango zaie: Durangoko azoka, 2009ko ekitaldia kultura katalanari eskaini diotelako, eta Donostiako Penya Blau Grana, Barçaren Penyen 2010eko munduko topaketa Donostian egin dadin egin duten ahalegin eskergarengatik.  

Maiatza : (eguna jarri gabe dago)

Ardo eta kaba katalanak dastatzeko ikastaroa. Ostirala, 19:00etatik 22:00etara eta larunbata 11:00etatik 13:30era.
Antolatzailea: INCAVI. Espai Catalunya 

Ekainak 18.

Sant Jordi kontakizun laburren sariketako irabazleak nor diren adieraziko da. 

Ekainak 23, Sant Joanetako berbena

 festa, koka, caba eta dantzaldia. . Sant Jordi kontakizun laburren sariketako sariak banatuko ditugu. 
 

Uztailaren  22tik  25era.  Katalunia Heineken Jazzaldira,
Aurten, gonbidatu berezia Lleida izango da;  talde kataluniarrek hainbat emanaldi eskainiko dituzte; egunak eta ordutegiak Jazzaldiaren egitarau ofizialean aurkituko dituzue. Talde gonbidatuak:
XAVIER MONGE HIRUKOA
Xavier Monge-pianoa  (Lleidakoa)
Ignasi González- kontrabaxua (Lleidakoa)
David Xirgu- bateria

ALFONS ENJUANES QUARTET
Alfons Enjuanes- gitarra
Abert Bover- pianoa
Horacio Fumero- kontrabaxua
Jorge Rossy- bateria
 
PIXIE DIXIE (Dixieland-eko seikotea) Wifredo Terrades- tronpeta, Carlos Juste "Bethoveen"- saxoa, Ferran Montagut- saxoa, Sebas Corbella- baxua/gitarra, Miquel Torà- kontrabaxua, Joan Andreu- bateria-perkusioa
 
ANTONI TOLMOS HIRUKOA
Antoni Tolmos- pianoa
Miquel Torà- baxu elektronikoa
Joan Andreu- bateria

Irailak 11, larunbata , Kataluniaren Diada Nazionala.

- Memoria berreskuratu eta omenaldia egingo diegu Gipuzkoara etorri diren katalanei.

Urriak 23-24

Ekitaldiak antolatzeari buruzko jardunaldi praktikoak. Beren lana dela medio bilerak, batzarrak, tailerrak, mintegiak, topaketak eta abar antolatu behar izaten dituzten pertsonei zuzendua. Bazkideentzako prezioa: 60€,  bazkideen laguntzaileentzako prezioa (gehienez bi laguntzaile bazkide bakoitzeko) 100€. Bazkide ez direnentzako prezioa: 120€

Urria. Barça-ren Penyen mundu mailako topaketa Donostian. 

Abenduak 11, Espai Catalunya Topalekuaren V. urteurreneko festa.

Abenduak 18,

larunbata: Caga tio eta Espai Mainadako gure abesbatzaren kantaldia.
 
URTEAN ZEHAR JARDUERA GEHIAGO ERE IZANGO DIRA ETA GARAIZ JAKINARAZIKO DIZKIZUEGU.

 
 

Modern Gadgets and New Technology Gadgets, Spy And Surveillance Gadgets and open source software downloads drafting. Health Food Stores Uk and Healthy Eating And Living, Healthy Food Images and prevention health screening. French Fashion Designers and London Fashion Week 2010, Japanese Fashion Wholesale and real deal magazine christopher. Travel Agents Toronto and South Africa Travel, Adventure Travel South Africa and travel agent's association of texas.