- 2005eko abenduaren 16a- Inaugurazio festa.
- Ostiralean eta larunbatean 600 lagun inguru izan ziren bertan.
- Otsailaren 9tik martxoaren 11ra - Ernest Lluch kultur etxean erakusketa:
- “Bascos a Catalunya, katalanak Euskal Herrian”; bi herrien arteko hartu-emanak irudien eta testuen bidez azalduta. Argazkilaria: Lander Larrañana, testuak eta dokumentazio historikoa: Toni Strubell. Generalitateko Kultura Departamentuaren babesa eta Donostiako Kultura Patronatuaren laguntza garrantzitsua izan zituen. Hilabetez egon zen zabalik erakusketa eta 500 lagun inguru izan ziren ikusten.
- Martxoak 17 - Peña Bartzelonazaleen afaria.
- Realaren eta Barçaren arteko partida zela eta, 80 jarraitzaile baino gehiago eta Barçaren Kontseiluko bi ordezkari elkartu ziren.
- Apirilak 1- Calçotada herrikoia.
- Gure terraza inauguratu genuen. 75 pertsona elkartu ziren calçotak eta Terra Altako ardoa dastatuz gozatzera.
- Martxoaren 13tik apirilaren 30era - Carmen Aguadok egindako koadroen erakusketa.
- Pintorea da eta Espaiko bazkidea.
- Apirilak 27 – Afari solasaldia eta Francesc Marc Alvarok idatzitako liburuaren aurkezpena:
- Els Assassins de Franco; Finca Valldoserako ardoak eta kabak ere aurkeztu genituen.
- Apirilak 28 - Sant Jordi eguna ospatu genuen, eta janaurrekoa eskaini genien Espaiko bazkideei eta lagunei.
- Maiatzak 11 – BERTSOTRANPAK emanaldia;
- Aitor Agiriano musikaria, Andoni eta Eusebio Egaña, Fredi eta Xabier Paia bertsolariak eta Ander Lipus antzezlea artearen inguruko tranpekin jolasean bili ziren.
- Maiatzak 22 – Bazkidearen astelehena.
- Katalanezko literaturari buruzko hitzaldia, “Tot recordant Josep Plà”, Maite Gonzalez Esnalen eskutik. Kultur agendaren errepasoa Jon Gurutz Olascoagarekin.
- Ekainak 2,3 eta 4, Kaba azoka –
- Gure Elkarteak eta Kabaren Kofradiak antolaturik. Reyes Catolicos inguruan 30 stand jarri genituen kabaren eta gastronomia produktuen kultura hedatzeko.
- Ekainak 15 – Josep Cruanyes-en “Els papers de Salamanca.
- L’expoliació del patrimoni documental de Catalunya (1938-1939)” liburuaren aurkezpena. Ondoren, Salamancako artxiboaren gaineko solasaldia.
- Ekainak 23 - San Joan bezperako dantzaldia, festa eta afaria.
- Abuztuak 10 – Habanera kontzertua Hondarribian.
- Irailak 9 – Hondarribian, herriko jaien barruan
- Gorka Knörr (gure lehendakaria) eta Joan Isaac kantarien kontzertua, Kataluniari eskainia. Gorkak Ponts de l'Ànima disko berria aurkeztu zuen.
- Urriak 13
- Tianako abesbatzaren (Bartzelona) eta txistulari orkestraren (Jose Ignacio Ansorenak zuzendua) kontzertua, Donostiako Udalaren batzar aretoan.
- Urriak 19
- Beatriz Cormán Santamariarena “Primavera 1988” erakusketaren inaugurazioa. Vía Fora jatetxea.
- Urriak 31
- Gaztaina-jana eta dantzaldia.
- Azaroak 17 eta 18
- Ardo eta kaba katalanak dastatzeko ikastaroa, Carles Mira sommelierraren eskutik. Larunbat gauean afaria, ikasitako guztia praktikan jartze aldera.
- Azaroak 24, 25 eta 26 – Bartzelonara bidaia.
- Bartzelona berriz, berriz Bartzelona? Bartzelonarik zaharrenera bisita, zeina Bartzelonarik berriena baita orain.
- Abenduak 16 – CAGA TIÓ, haur guztientzat opariak eta txokolatada.
- 2007ko urtarrilak 13 –
- Pablo Caralps-en El Secreto Gaudí liburuaren aurkezpena.
|