ESPAI SUKALDARITZA Atsegin handiz agurtzen zaituztet eta egiten dizuet ongietorria gastronomiari eskainiko diogun gunera lehen aldiz sartu zareten honetan. Ea gustatzen zaizkizuen hemen aurkituko dituzuen errezetak. Iradokizunik edo galderarik egin nahi badiguzue, bidali lasai, gustura erantzungo dizuegu-eta. Lehenbiziko errezeta honetarako plater fresko, xume eta oso gurea hautatu dugu, esqueixada, eguraldi ona egiten laster hasiko den itxaropenez.
ESQUEIXADA Lau lagunentzako osagaiak: kirol erdi bakailao gezatua tipula bat piper berde bat ondo heldutako lau tomate oliba beltzak ehun gramo oliba olioa kikara bat piperbeltz beltza ozpina Errezeta xume honen oinarria bakailaoa da, hobe mutur edo ahoa aldea bada. Ondo gezatuta egon behar du bakailaoak. Arretaz xukatuko dugu, ondo kenduko diogu ur guztia, eta eskuz xehatuko edo txikituko dugu. Erretilu batean jarri eta olio nahiz ozpin pixka batekin prestatuko dugu, beratzeko. Tipula eta piperra zerrendetan edo tiretan ebakiko dugu eta tomatea pusketan. Dena bakailaoarekin nahastuko dugu, eta piperbeltz beltz pixka bat botako diogu. Azkenean, bakoitzak nahi duen moduan onduko du. Bukatzeko, olibak jarriko ditugu gainean eta ordubetez edukiko dugu hozkailuan. Entsalada honekin batera ardo txuri bat hartzea gomendatzen dugu, Marquès d'Alella Clàssic, D.O. Alella, bezalakoa, edo brut nature kaba bat. ON EGIN! Montse Coder Espai Catalunya-ren Zuzendaritza Batzordeko kidea.
|